Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MUSIKA ASTEA

Lasarte-Oriako VI. Musika Astea

Lasarte-Oriako VI. Musika Asteak programa interesgarria ageri du. Carmen opera, La Rosa del Azafrán zarzuela eta Mozarten eta Beethovenen obrak, Danok Kideren elkarlanari esker

1. argazkia

Apirilaren 11n, 19:00etan.

Kulturetxeko auditorioan, Georges Bizet-en Carmen opera proiektatuko da. Proiekzioa, bertsio digitalean, Sydneyko Badiako Operan egindako antzezpenarena da. Danok Kidek antolatutako opera-zikloaren parte da.

Apirilaren 13an, 19:30ean.

Ludwig Van zazpikoteak ganberako kontzertua eskainiko du Brigitarren komentuan, pieza hauek interpretatuz: W.A. Mozarten biolin, klarinete eta fagoterako 1. trioa, eta L. van Beethovenen haizezko eta harizkoetarako Mi b Maiorreko Septimino ospetsua.

Apirilaren 14n, 19:30ean.

Kulturetxeko auditorioan, zarzuelarako txanda helduko da, Sasibil konpainia donostiarrarekin. Oraingo honetan, La Rosa del Azafrán obra eskainiko du, Sasibill koruak eta orkestrak interpretatuta.

VI. Musika Astearen aurrekontua 9.602 eurokoa da.

 Iturria: Lasarte-Oriako Udala