Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SANPEDRO JAIAK

Apirilaren 17an irekiko da 2024ko San Pedro jaietako kartela bozkatzeko epea

Amaitu da 2024. urteko San Pedro jaietako kartel-lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lasarte-Oriako Udalak herritarrek beren iritzia ematea nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko orduan. Aurtengoan, guztira 18 lan aurkeztu dira.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta festetako zinegotzi Txus Alonsok aurkeztu dute orain hasiko den partaidetza-prozesua.

Amaitu da 2024. urteko San Pedro jaietako kartel-lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lasarte-Oriako Udalak herritarrek beren iritzia ematea nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko orduan.

Aurtengoan, guztira 18 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta horietatik 5 lehiaketatik kanpo geratu dira, berdintasunaren arloko baldintzak betetzen ez dituztelako.

Bozkatzeko epea maiatzaren 1era arte egongo da zabalik. Behin betiko kartela epaimahai profesional batek hautatuko du, herritarren erabakia kontuan izanda.

Horregatik, mundu guztia animatzen dugu web-orriaren bidez parte hartzera.

Zure iritzia helarazteko, bidal iezaguzu posta elektroniko bat helbide honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus.