Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAGARDOPOTE EGUNA

Lasarte-Oriak Sagardopote Eguna ospatuko du apirilaren 11an

Aterpeako ordezkariek eta Lasarte-Oriako alkateak Sagardopote Eguna aurkeztu dute, Lasarte-Orian apirilaren 6an ospatuko dena

1 / 2
1. argazkia

Aurkezpenean Jesus Zaballos alkatea, Ramon Ormazabal Aterpeakoa eta establezimendu parte-hartzaileen ordezkariak egon dira, eta lasarteoriatarrak etortzera animatu dituzte, gure lurreko sagardoa dastatzeko.

Apirilaren 11an, eta 19:00etatik 21:00etara bitartean, establezimendu parte-hartzaileetan baso bat sagardo dastatu ahalko da, pintxo batekin lagunduta, 1’50 euroan. Puntu bakoitzak sagardo-marka ezberdina eskainiko du.

Establezimendu horien kanpoaldean karpa bat egongo da kontsumizio hori eskaintzeko, horrela egun hori kalean bertan bizi ahalko delarik.

Jarduera girotzen Tirriki-Tarraka trikitilari-taldea arituko da, eta Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da.

Establezimendu parte-hartzaileak eta bakoitzak zerbitzatuko duen sagardoa hauek dira:

  • Txartel kafetegia- Mina Sagardoa
  • Zumaburu Taberna – Izeta Sagardoa
  • Txema Taberna - Mina Sagardoa
  • Yolanda Taberna- Itxas-Buru Sagardoa
  • Eguzki Taberna – Rufino Sagardoa
  • Avenida Taberna- Aburuza Sagardoa
  • Buenetxea Taberna – Alorrena Sagardoa
  • Primeran Taberna- Saizar Sagardoa
  • Arkupe Taberna- Begiristain Sagardoa
  • Bus Taberna- Aburuza Sagardoa
  • Bar Viña del Mar – Bereciartua Sagardoa

Iturria: Lasarte-Oriako Udala