Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SANTA ANA EGUNA

Santa Ana eguneko saioa normaltasunera itzuliko da. Santa Anaren parodia tradizionala Okendo plazara itzuliko da

Lasarte-Oriak Santa Ana Eguna ospatuko du hainbat kultur eta kirol ekitaldirekin: artisautza azoka, Pintxoaren lehiaketa, pala torneoa eta Parodia tradizionala.

1. argazkia

Aurten, mormaltasunera itzultzearekin batera, Santa Ana eguneko ekitaldien egitaraua areagotu egin da.

Aurreikusitako ekintzak honako hauek dira:

Uztailak 24, igandea.

  • Santa Anako XXXVII. Artisautza Azoka, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Okendo eta Mercero plazan.
  • Santa Anako pintxoa taberna hauetan: Arkupe, Zubieta, Herriko Etxea, Lasarte, Buenetxea eta Alai.

Uztailak 26, asteartea, Santa Ana eguna

  • 11:00etan, Brigitarren Komentuan meza tradizionala egingo da. Ondoren, Ttakunek lunch bat eskainiko du.
  • 12: 00etan, Agurra Santa Anako karkaban Erketzen eskutik.
  • 17:30ean, Loidibarren Frontoian, Santa Anako Pala Torneoko finalak jokatuko dira.
    • Ekainaren 6an hasitako hogeita hemeretzigarren Santa Ana pala txapelketan 6 bikote izan ditugu lehian.
      Txapelketari amaiera emateko, uztailaren 26an 3 eta 4. postuen lehia eta final handia jokatuko dira Loidibarreneko frontoian. Lehenengo partida 17:30ean eta bigarrena 18:30ean jokatuko dira.
      Final handiaren aurretik, Erketz Euskal Dantza Taldearen eskutik aurreskua dantzatuko zaie jokalariei.
      Azken partida amaitutakoan, sari banaketa egingo da. Aurtengo edizioan, txapelketan parte hartu duten bikote guztiek izango dute saria.
  • 18:30ean, herriko hainbat kaletan zehar parodiako aktoreen desfilea.
  • 20:30ean, Santa Anaren parodia Okendo plazan, Ttakun Elkartearen eskutik

Ekitaldiek Lasarte-Oriako Udalaren laguntza ekonomiko eta teknikoa dute.