Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ZAHARREN OMENALDIA

Zaharren Omenaldirako Egitaraua

2022ko Adinekoen Omenaldia urriaren 1etik 9ra egingo da.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, eta Jubilatuen Etxeko arduradunek aurtengo omenaldiaren ekitaldiak aurkeztu zituzten. Astea urriaren 1ean hasiko da, adinekoen nazioarteko egunarekin bat eginez; 16:00etan, Etxean bertan bandera igoko da, trikitixak lagunduta.

Asteartera arte txartelak erosi ahal izango dira Jubilatuen etxean igandeko bazkarirako.

Egitaraua:

Urriak 1, larunbata

16:00etan: Bandera igoera Jubilatuen Etxean, trikitixak lagunduta.

Urriak 6, osteguna

19:00etan, Kultur Etxean

Jose Alberto tenorearen emanaldia, errepertorio herrikoi batekin.

Sarrera doan, auditoriumaren edukiera bete arte

Urriak 7, ostirala

19:00etan, Kultur Etxean

Bikote Inperialaren emanaldia, rantxerak eta guzti.

Sarrera doan, auditoriumaren edukiera bete arte

Urriak 8, larunbata

15 bikoteren urrezko ezkontzak ospatzeko ekitaldiak.

11:00etan: Meza RRMM Brigidasen, ondoren opariak eta omendutako pertsonekin bazkaria, jubilatuen etxean.

Urriak 9, igandea

11:00etan hasiko da, Zumaburuko parrokian meza emango delarik.

13:15ean, Kultur Etxean, Biyak Bat Abesbatzaren kontzertua. Sarrera doan, auditoriumaren edukiera bete arte.

Eguna amaitzeko, herri bazkaria egingo dute Michelingo kirol gunean.