Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EUSKARALDIA

Lasarte-Oria sormenez, partaidetzaz eta proposamen berriez bete da Euskaraldirako

Bideo laburren lehiaketarako 25 proposamen jaso dira, eta maiatzaren 11ra arte izango da horien aldeko botoa emateko aukera.

1. argazkia

Aurreikuspenak gainditzen dituen lehiaketa

Bideo laburren lehiaketa Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko eta aurtengo edizioan izen-ematea sustatzeko tresna gisa sortu da, eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Estitxu Alkortak azaldu duenez, “ez genuen espero hainbeste bideo jasotzea”. Guztira 25 lan aurkeztu dira, hiru modalitatetan banatuta: 15 taldean, 5 familian eta 5 bakarka.

Herri bozketaren fasea maiatzaren 5etik 11ra irekiko da udal webgunean, eta Udaletik herritar guztiak animatu nahi dituzte bideoak ikusi eta euren botoarekin parte hartzera. Publikoaren sariaz gain, epaimahai batek proposamenak ere baloratuko ditu, eta modalitate bakoitzeko bigarren sari bat emango du, ezarritako oinarrien arabera.

  • Ikusleen saria: maiatzaren 5etik 11ra bitartean bideo gustukoenak bozkatzeko aukera izango da udal webgunean.
  • Epaimahaiaren saria: maiatzaren 15ean Okendo Plazan egingo den irekiera ekitaldian emango da.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 15ean izango da, 19:00etan, Okendon, Euskaraldiaren irekiera ekitaldian. Egun hori berezia izango dela azpimarratu du zinegotziak: “Maiatzaren 15 eguna, egun osoa izango da Euskaraldia hasten dela komunikatzeko egun berezi bat. Eta arratsaldean izango da ekitaldi nagusia, 19:00etan, Okendon, eta bertan bideoak eta saridunak egongo dira”.

Euskaraldia kalean bizitzeko ekintzak

Arkaitz Illarramendik, Ttakun Elkartearen izenean, Lasarte-Orian euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko eta Euskaraldiaren espiritua indartzeko aurreikusita dauden hurrengo ekitaldiak zehaztu ditu:

  • Txapa-banaketa eta photocall-a: maiatzak 8 eta 9.
  • Euskaraldiaren presentzia herriko ekitaldi herrikoietan:
    • Azkorte (maiatzak 4)
    • Gurasoleku festa photocall-arekin (maiatzak 14)
    • Oaintxe in deu txarangaren 10. urteurrena (maiatzak 17)
    • Loiolako Iñigo auzoko jaiak (maiatzak 18)
    • Festival Bizipoza (maiatzak 23)
    • Udaltop Jardunaldia (maiatzak 22-23)
  • Maiatzaren 15a:
    • Mintzodromoa 10:00etatik 11:00etara Okendo plazan.
    • Irekiera ekitaldia 19:00etan Okendon, bideo lehiaketaren sari banaketarekin eta txapa jartze masiboarekin.
  • Zinema euskaraz Kultur Etxean:
    • Haurrak: Kaixo, Frida! (marrazki bizidunak).
    • Helduak: Faisaiaren irla.
  • Maiatzak 28-29: prozesuaren azken balorazioa eta Euskaraldiaren benetako hasiera.

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala