Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ERREGEEN KABALGATA

Erregeen kabalgata antolatzeko hiru urteko hitzarmena

Lasarte-Oriako Alkatea den Agustin Valdiviak eta MEGABAko lehendakaria den Silvia Palaciosek hiru urteko hitzarmena sinatu dute, eta horren bitartez, Udalak, 2023ra arte, Erregeen Kabalgata antolatzeko laguntza emateko konpromisoa hartzen du

1. argazkia

Hitzarmenean onartutako urteko diru-laguntzak hurrengo hauek dira:

  • 2021eko ekitaldirako:  5.248 €
  • 2022ko ekitaldirako:    5.321 €
  • 2023ko ekitaldirako:    5.396 €

Udala toki publiko zein munizipalak lagatzera konprometitzen da. Baita hitzarmen honen objektu diren jarduerak garatzeko beharko diren instalazioak ere. Tasarik gabe, eta libre baldin badaude.

Ordainean MEGABA elkartea hurrengo hauetara konprometitzen da:

  • Zuzendaritza teknikoa eta elkartea mantentzeko gastu orokorrak (pertsonala bilatzea, jantziak eta karrozak mantentzea...).
  • a)Urtarrilaren 5ean desfilatuko duen gabonetako motiboez apaindutako karroza bat sortzea.
  • b)Zuzendaritza Teknikoa eta Elkartearen mantentze-gastu orokorrak.
  • c) Urtarrilaren 5eko desfilearen antolakuntza: giza-baliabide eta baliabide materialen lokalizazioa
  • d)Hirugarren adineko udal egoitzara, Atsobakar, bisita bertako pertsona helduei gabonetako opariak entregatzeko, udalaren laguntzarekin.  Ekialdeko euren Majestateei harrera egiteko oholtzaren apainduraren montai eta desmontaia.
  • e) Morroiek gutunak jasotzea eta karameluak banatzea Okendo plazaren eta Brigitarren plazaren ingurumarietan
  • f) Brigitarren kaperan Errege Magoei harrera egitea, berez kabalkada dena abiatu aurretik.
  • g) Berez kabalkada dena amaitutakoan, kabalkadako figurante esanguratsuenen eszenifikazio txiki bat egitea Udaletxeko atarian.
  • h) Amaierako ekitaldi gisa, Errege Magoak udaletxeko balkoian agertzea, jasotako gutunetakoren bat irakurtzeko eta karameluak jaurtitzeko.