Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLA

Lasarte-Oriako Alkateak bi kiroletako ekitaldirekiko kolaborazioa erregulatzeko hitzarmenak sinatu dira

Gaur goizean, Lasarte-Oriako Udalaren Batzar Aretoan, Lasarte-Oriako Udalaren eta Intza Kirol Elkartearen eta Santa Ana Pala Txapelketaren Batzorde Antolatzailearen arteko hitzarmenak sinatu dira, kiroletako bi ekitaldirekiko kolaborazioa erregulatzeko.

1. argazkia

Gaur goizean, Lasarte-Oriako Udalaren Batzar Aretoan, Lasarte-Oriako Udalaren eta Intza Kirol Elkartearen eta Santa Ana Pala Txapelketaren Batzorde Antolatzailearen arteko hitzarmenak sinatu dira, kiroletako bi ekitaldirekiko kolaborazioa erregulatzeko.

 

Alde batetik, Lasarte-Oriako Udaleko alkate Jesús Zaballosek, eta INTZA KIROL ELKARTEAren ordezkari Jose Felix Solanok, Gipuzkoako Herrien Arteko Eskupilotako Txapelketan Lasarte-Oriaren parte-hartzeko hitzarmena sinatu dute. Lankidetza honetarako, Lasarte-Oriako Udalak, 2015 urtean, gehienez ere 800 euroko diru-laguntza emango dio INTZA KIROL ELKARTEAri, eta jokatutako kanporaketa bakoitzeko gehienezko laguntza 400,00 eurokoa izango da. INTZA KIROL ELKARTEAK konpromiso hauek hartzen ditu:

- Lasarte-Oriako ekipoak Gipuzkoako herri arteko eskupilota txapelketan parte hartzea antolatzea.

- Aipatutako txapelketan parte hartuko duen Lasarte-Oriako taldea osatuko duten kirolariak aukeratzea, betiere inolako diskriminaziorik egin gabe, arrazagatik, erlijioagatik, klase sozialagatik edo beste arrazoi ideologiko batzuengatik.

- Lasarte-Oriako taldea osatzen duten kirolariak modu egokian prestatzeko beharrezkoak diren entrenamenduak antolatzea, aipatutako txapelketan herria duintasunez ordezkatu dezaten.

- Txapelketan parte hartzeko beharrezkoa den kirol materialaren erosketa, erabilera eta zaintza antolatzea.

- Udalaren Kirol Zerbitzuekin koordinatuz, Lasarte-Oriako udalaren kirol instalazioetan jokatuko diren partiden egutegia prestatzea.

- Erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea, kopuruz 300.000 €koa, bertan parte hartzen dutenen ekintzak aseguratuko dituena.

Beste aldetik, Lasarte-Oriako udaleko alkate Jesús Zaballosek, eta SANTA ANA PALA TXAPELKETAKO BATZORDE ANTOLATZAILEAREN ordezkari Xenki Astiazaranek, 2015 urtean Santa Ana Pala Txapelketaren antolaketari laguntza eta sostengua emateko hitzarmena sinatu dute. Lankidetza honetarako, Lasarte-Oriako Udalak, 2015 urtean, gehienez ere 2414,50 euroko diru-laguntza emango dio Santa Ana Pala Txapelketaren Batzorde Antolatzaileari. Batzorde Antolatzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

- Herriko Santa Ana Pala Txapelketa antolatzea.

- Aipatutako txapelketan parte hartzeko aukera irekitzea, betiere inolako diskriminaziorik egin gabe, arrazagatik, erlijioagatik, klase sozialagatik edo beste arrazoi ideologiko batzuengatik.

- Txapelketa osatzen duten kirolariak modu egokian parte hartu dezaten beharrezkoak diren partidak antolatzea.

- Txapelketa garatzeko beharrezkoa den kirol materialaren erosketa, erabilera eta zaintza antolatzea.

- Udalaren Kirol Zerbitzuekin koordinatuz, Lasarte-Oriako udalaren kirol instalazioetan jokatuko diren partiden egutegia prestatzea.

- Erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea, kopuruz 300.000 €koa, bertan parte hartzen dutenen ekintzak aseguratuko dituena.