Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MARTXOAREN 8a

Martxoaren 8rako kartelen proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean irekiko da

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasiko da eta otsailaren 28an amaituko da. Hiru kartel hautatuko dira eta irabazlea 2024ko Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel ofizialtzat hartuko dugu.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Zerbitzu Sozialetako zinegotziak, Emakumeen Zentroko teknikariekin batera, lehiaketaren oinarriak aurkeztu zituzten.

12 eta 17 urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.

Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute inprimatua: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres

Kartela lantzeko teknika erabat librea da. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.

Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumeen Zentroan erakutsiko dira martxoaren 1etik 8ra. Bertan, lanak, bozkatu ahalko dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da 2. eta 3. saria hautatzeko.

Kartel irabazlea epaimahai batek erabakiko du: Lasarte-Oriako Udaleko berdintasuneko teknikariek, Zerbitzu Sozialetako zuzendariak eta gaian adituak diren profesionalek aukeratuko dute, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Kartel irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.

Emakumeen Zentroa ikastetxeekin harremanetan jarri da, ohi bezala, haien parte-hartzea sustatzeko.

 

Oinarriak deskargatu

Lehiaketaren oinarriak [pdf]