Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EUSKAL JAIA

Egitarau osatuago batekin dator larunbatean Euskal Jaia

Dianarekin hasiko da, goizeko 9:30ean, eta Auskalo taldearen doinuekin amaituko da, goizaldeko 1:00ean. Eguerdiko 12:00etan, Okerra eta Oztaran harriekin Harrijasotzaile txapelketaren lehenengo edizioa jokatuko da.

1. argazkia

Prentsaurrekoan Agustin Valdivia Calvo (alkatea), Euskara saileko zinegotzia eta Mikel Izquierdo (Ttakun Kultur Elkarteko ordezkaria) izan dira eta herritarrak gonbidatu dituzte “euskal jantziak armairutik atera, festan parte hartu eta gozatzera”. Izenak konfirmatu behar dira, gehiago badira edo moldatu behar badira, esan.

Agustin Valdivia alkatearen hitzetan, “aurreko edizioan izandako arrakastaren ondoren, 2026rako prestatu dugun egitaraua goia jotzeko asmoz dator”, eta, bide batez -jarraitu du-, “ospakizunari iaz jarritako erronka betetzera: Euskal Jaia errotzea eta lasarteoriatarren agendan erreferentziazko hitzordua bihurtzea”.

Horretarako, Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak antolatu duten egitarauan herriko eragileen parte-hartzea zabala dela nabarmendu dute. Eta eskerrak emateko aprobetxatu dute agerraldia. “Ezinbestekoa da herriko eragileen laguntza eta oso eskertuta gaude. Iazkoarekin alderatuta, egitaraua osatuago dator, jarduera gehiagorekin. Baina, egun bakarreko ospakizuna izanik, ezinezkoa da herriko eragile guztiei tarte bat eskaintzea. Helburua da datozen urteetan ere herriko eragileen partehartzea bermatzea eta ahalik eta eragile gehienei parte hartzeko aukera ematea”.

Jarraian, modu batean edo bestean, parte hartuko duten eragileak zerrendatu dituzte: Lasarte-Oriako Txistulari Taldea, Pontxo eta Tomas txalapartariak, Alboka Abesbatza, Zabaleta Auzolan, Earra! Bertso Eskola, Oriarte, Ostadar, LOZET, Zurmailu, Tirriki Tarraka, Erketz Euskal Dantza Taldea, Plaza-dantza Taldea, Kukuka, Oaintxe in deu! txaranga eta Auskalo Taldea.

Okerra Harria txapelketa

Hamazazpi hitzordu aurkeztu dituzte egitarauarekin batera. Musika, kirola, dantza, bazkari-herrikoia, sagardo dastatzea, erraldoien konpartsa… askotariko jarduerak izango dira. Aurten, ordea, bada protagonismo berezia hartuko duen bat: harrijasotzaile txapelketa.

Lasarte-Oriako Euskal Jaiak elementu bereizgarririk badu, hori Okerra harria da, ospakizunaren irudi, besteak beste. Aurten, lehen aldiz, Okerra harria harrijasotzaile txapelketa jokatuko da. Gizonezkoetan, lau harrijasotzaile ariko dira 140 kilotik gorako harritzarra jasotzen: Aimar Ardanza (Elorrio), Xabier Aranburu Guzta (Idiazabal), Oier Azpeitia (Zarautz) eta Gari Garmendia (Idiazabal). Emakumezkoetan, aldiz, bi partaide ariko dira orain dela urte batzuk Telleriatarrek izen bereko errekatik aterako 88 kiloko Oztaran harriarekin: Udane Ostolaza (Orio) eta Olaia Esnaola (Azpeitia).

Bost minututako txandatan ariko dira harrijasotzaileak eta altxaldi gehien jasotzen dituenak oroigarria eta 900 €ko saria irabaziko ditu (bigarrenak 400 € eta hirugarrenak 200 €). Sari berak izango dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko ordezkariek azaldu dutenez, “puntako harrijasotzaileak” izango ditugu Lasarte-Orian. Estitxu Alkorta Euskara Saileko zinegotziaren esanetan, “Euskal Jaiak apustu handia egin du txapelketa honetan. Bi urtetik behin jokatuko da eta Igeldoko harriarekin gertatu den bezala, hemendik urte batzuetara herri-kirol munduan erreferentziazko txapelketa bat izatea nahiko genuke”.

Berrikuntzen artean ere, aitortza ekitaldia sar daiteke. Izan ere, aurten lehen aldiz, euskararen sustapenean egindako ibilbidea aitortuko da. Asmoa da urtero norbaiten lana aitortzea, eta, 2026an, Euskararen Maratoiak jasoko duela aurreratu dute prentsaurrekoan.

Gainontzean, “adin-tarte eta publiko zabalari” zuzendutako jarduerak antolatu izanari balioa eman diote. Besteak beste, Dinaguren azoka (11:00-14:00); baratzeko eta sasoiko produktuekin showcooking-a (11:30); Albokak eta Erketzek egingo duten kantu-jira (11:10); Erketzekin, Plaza-dantza taldearekin eta Kukukarekin egingo den plaza-dantza saioa (18:30); eta, musika emanaldiak. Aurten talde gehiago izango dira gainera: Oaintxe in deu!!! txarangaz gaiz, Andoni Ollokiegik bazkalostea girotuko duelako eta iluntzean bi kontzertu izango direlako: Antiguatik Herenegun taldea, ska eta reggea doinuekin; eta, Auskalo herritarrak.

Euskal Jaiak, ordea, ez du ospakizun festa batera mugatu nahi. Euskal nortasuna, kultura eta gure hizkuntza, euskara, sustatzeko helburuarekin dator ere. Udalak adierazi duenez, “guztion ardura da euskara sustatzea eta indartzea. Guri, Udalari, dagokigu baliabideak eskaintzea. Baina argi daukagu aurrera urratsa emateko, erantzukizuna partekatua behar du izan. Hemendik euskararen aldeko hautua egitera animatzen ditugu herritarrak, eta, baita herriko elkarteak ere”.

Bazkaritarako txartelak, bihar arte

Prentsaurrekoa amaitu aurretik, antolatzaileek gogorarazi dute herri-bazkarirako txartelak eskuratzeko epe-muga bihar, irailak 22, bukatzen dela. Aurten, bi berrikuntza izango dira: iaz ateratako txartelak bikoiztu egin direla eta haurrentzako menua izango dela. Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan eskura daitezke (9:00-13:00 eta 16:00-18:00), helduenak 25 €ko prezioan, eta, haurrena, 15 €tan.

Bukatzeko, Mikel Izquierdo Ttakun Kultur Elkarteko ordezkariak herritarrak animatu ditu Euskal Jaiak 2026 egitarauaren baitan antolatu dituzten jardueretan parte hartzera, “eta, noski, baserritarrez jantzita bada, askoz hobe. Eta ez ahaztu, urriko hirugarren asteburuan Euskararen Maratoia izango dugula”.