Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTUR ETXEA

Kulturako ikastaroak

Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea urriaren 3tik 7ra egongo da zabalik.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Maite Iglesias zinegotziarekin eta Juantxi Ugarte Kultura teknikariarekin batera, hurrenez hurren, kultur etxeko ikastaroak aurkeztu zituzten. Aurten, berritasun gisa, ikasturte osorako izango dira, urritik ekainera, ikastaroak motz geratzen zirela adierazten zuten erabiltzaileek egindako eskaera bati erantzunez.

Izena emateko epea urriaren 3tik 7ra izango da Kultur Etxean. Aurrez aurre egin ahal izango da 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 ordutegietan eta online www.lasarte-oria.eus udal webgunean.

Ikastaroak oso espezialitate desberdinetakoak izango dira eta urriaren 17an hasi eta ekainaren 12ko astean amaituko dira. Kultur Etxean emango dira, baina ordutegiak eta/edo plazak tarteko, baliteke bakarren bat Mercero Gunean ematea.

Argazkigintzako ikastaroan bi maila daude, bata hastapenekoa eta bestea aurreratua. Hastapenekoa egin duten pertsonek aurreratua egin ahal izango dute.

Ez dago mugarik nahi den ikastaro guztietan izena emateko, baina lehentasuna emango zaie beste ikastaro batean izena eman ez duten pertsonei, izena eman duten pertsona gehienek ikastaroren bat egin ahal izatea bermatzeko. Izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

Ikastaro hauekin Lasarte-Oriako gizarte-bizitzan parte hartzea sustatu nahi dugu, eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta aisialdirako jardueren bidez. Trebetasunak sustatuz, gizabanakoen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia sustatuz eta euskara erabiltzeko aisialdi-guneak sustatuz.

Zer dira 5+1 ikastaroak?

5+1 ikastaro irekiak Udalak sustatutako ekimena da, eta gizarte- eta kultura eremuan izan daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatu nahi du udalerrian.

Herritarrak, egin nahi duen ikastaroa edo tailerra proposatu ahal izango du, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurua izateko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko ditu. Udalak ikastaro hori antolatzeko konpromisoa hartuko du.

Zer ikastaro proposa dezakezu?

Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo elkarkidetasunarekin lotura dutenak; iradokizun tradizionalak, originalak, egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillaje eta estetika, zumba, hip-hop, zirkoa, gastronomia, arropa diseinua, estanpazioa, teknologia berriak.

Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko dute zenbateko iraupena behar duten.

Programa deskargatu

Programa [pdf]

IZENA EMATEA

  • Aurrez aurrekoa: Manuel Lekuona Kultur Etxea (10:00-13:00 / 17:00-20:00)
  • Online: www.lasarte-oria.eus