Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2023KO EGUTEGIA

"Lasarte-Oria zure objektiboan" argazki lehiaketa

“Lasarte-Oria zure objektiboan” 2023ko egutegiko irudiak aukeratzeko argazki-lehiaketa da.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziak “Lasarte-Oria zure objektiboan” argazki lehiaketa aurkeztu zuten.

Lehiaketa honekin proposatzen da lasarteoriatarrek aurkeztea 2023ko egutegia osatuko duten argazkiak. Udalerriko herritarrek eta herritarrentzat egindako egutegia.

Argazkiaren gaia norberaren aukerakoa izango da, baina udalerriko espazioren bat islatu behar du, herrian egindako jardueraren bat… azken batean, Lasarte-Oriaren adierazgarri den alderdiren bat.

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta argazki horietan adierazi beharko du urteko zein hilabeteri dagokion argazki bakoitza.

Argazkiek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta zuri-beltzean edo koloretan izan daitezke. Udalari helarazi beharko zaizkio, udal-erregistroaren bidez, online edo aurrez aurre; bigarren kasu horretan, irudiak euskarri elektroniko batean aurkeztu beharko dira.

Ez da onartuko indarkeria bultzatzen duen argazkirik, ez gai politikorik, ez sexu-bereizkeria sustatzen duen adierazpenik. «Lortu nahi dena da egutegi dibertigarria eta atsegina izatea, eta herritarrak harekin gustura egotea», zioen Nuria Fernandezek.

Entregatzeko epea aurtengo urriaren 28an amaituko da.

Azaroaren 2tik 17ra bitartean erabakia hartuko duten 3 pertsonez osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu argazkiak. Erabakia azaroaren 18an jakinaraziko da.

Sariak erosketa-txartelak izango dira, udalerriko establezimenduetan trukatzeko: 100 euro hautatutako argazki bakoitzeko eta 150 euro irabazle gisa hautatutako argazkiarentzat, portadan izango dena gainera.

“Lasarte-Oria, zure objektiboan”, irabazi asmorik gabeko ekimena da, eta, beraz, irudi horiek ez dute inolako erabilera komertzialik izango. Saritutako lanak Udalaren jabetzakoak izango dira, nahi duenean erabiltzeko, baina beti egilearen izena agertuko da.

 

Oinarriak descargatu

Oinarriak [pdf]

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]