Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HITZARMENAK GUREAK ETA ATZEGIREKIN

Udalak desgaitasun intelektuala duen pertsona bat kontratatuko du.

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, hitzarmen bat sinatu du Gureak eta Atzegi erakundeekin, Aitor Carrasco urtebetez kontratatzeko.

1. argazkia

 

 

Aitor Carrasco, Foru Aldundiak babestutako Pauso Berriak programari esker, Udaletxean ariko da urtebetez, liburutegiko eta artxiboko laguntzaile-lanak egiteko. Hitzarmena Iñigo Oyarzabalek sinatu du Gureak-en ordezkari gisa, Ainhoa Ascasibar Gureak Inklusio Fundazioaren izenean eta Miguel Mª Lakunzak Atzegiren izenean.

 

Pauso Berriak programa ekimen-multzo bat da, sostengu-behar ertaina eta moderatua duten desgaitu intelektualei ohiko testuinguruetan izaera okupazionaleko aukerak ematea eta zabaltzea xede dutenak.

 

Zaballosek adierazi zuenez, Udala «Gureak»ekin eta «Atzegi»rekin kolaboratzera konprometitzen da Aitor Carrascori ematen dion atentzio okupazionalean, haren esku jarriz eta utziz bere bulegoak eta lan-ingurunea, zeinetan erabiltzaileak hainbat lan egin ahalko dituen, hala nola fitxak artxibatzea, zigiluak jartzea, gutunak azaletan sartzea, liburuak eta CDak alfabetikoki kokatzea, fotokopiak egitea, liburuxkak taldekatzea... Gainera, 4.000 euroko diru-laguntza ematen dio Pauso Berriak programari.

 

Aitor Carrasco Gureak-en mende eta erantzukizunpean arituko da, eta hark esleituko dio dagokion zuzeneko eta sostenguko atentziorako pertsonala. Udalak pertsona bat izendatuko du erreferentziazko solaskidetza okupazionaleko lanak egiteko, eta aktiboki parte hartuko du prozesuan, bera izango delarik erabiltzailearen eta Gureak-en arteko lokarria.

 

«Atzegi» Gipuzkoan kokatutako elkarte bat da, duela 50 urte baino gehiago sortua, eta haren xede nagusia da desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Gipuzkoako lurraldean erreferentziazko entitate bat da desgaitasun intelektuala duten pertsonenentzat garapen-aukerak sortzen, haien autonomia sustatzeko helburuarekin, bai halaber familiei behar duten sostengu eta aholkularitza guztia eskaintzen.

 

Gureak euskal talde enpresariala da, laneko aukera egonkorrak eta desgaitasuna duten pertsonei egokituak sortzen dituena. 40 urteko ibilbidean, gizarteratzea helburu duen eredu enpresariala sendotzea lortu du, Europan erreferente dena. Gaur egun, 5.500 pertsonatik gorako taldea du, %84 desgaitasunen bat dutenak,   eta jarduera lehiakorrak garatzen ditu industriaren, zerbitzuen eta marketinaren arloan.

“Atzegik” eta “Gureak” taldeek, historian zehar, etengabeko elkarlanean dihardute desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko. Gaurko hitzarmena zerbitzu okupazionalen esparru espezifikoan kokatzen da.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala