Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN SILVESTRE

Texas F.K.rekin hiru urterako hitzarmena sinatu da San Silvestre lasterketa antolatzeko.

Hitzarmenak ezartzen duenez, urtero 2.000 euro ordainduko dira lasterketako dortsaletan Tratu On Bat marka promozionatzearen kontzeptuan. Parte-hartzaileei motxilak ematea ere ezartzen du.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Texas futbol-klubeko presidente David Mateosek sinatu zuten hiru urterako hitzarmena. Haren bitartez, Udala ekonomikoki laguntzera konprometitzen da, urtero 2.000 euro ordainduz, Udalaren logotipoa eta Tratu On Bat markarena dauzkaten motxilak emanez eta ekitaldia antolatzeko beharrezkoa den azpiegitura jarriz.

Lasterketarako inskripzioa 3 eratara egin ahalko dela gogorarazten da:

  • www.kirolprobak.com webaren bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 5 €.

  • Kulturetxean (abenduaren 29an eta 30ean). Kostua 7 €.

  • Okendo plazan (abenduaren 31n, goizean). Kostua 10 €.

Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:

1. Korrikalariak (6 km)

2. Nordic Walkinga (4,3 km)

3. Patinatzaileak (6 km)

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da.

Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau:

http://www.sansilvestrelasarteoria.com

Beste informazio interesgarri batzuk:

https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=2037&lang=eu

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala