Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO NEGUKO IKASTAROAK

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 8tik 19ra izango da.

Aurten, Gaztelekuak bi egun dirauten ikastaro puntualak eskainiko ditu dohainik urte osoan zehar. Eskaintza hasiko duena Inauterietarako Karakterizazio eta Makillajeko ikastaro bat izango da, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an 18:00etatik 20:00etara emango dena, 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzendua, eta inskripzioa Gaztelekuan bertan izango da, urtarrilaren 15etik 25era.

1. argazkia

Horrez gain, Gaztelekuak, iazko kurtsoan bezala, ostegunero 17:30etik 19:30era Eskolarako Laguntza eskainiko du dohainik.

Kulturetxearen kasuan, 5 dira aurtengo negurako programatutako ikastaroak. Ikastaro horiek pertsona helduentzat izango dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Kulturetxera joan behar dute.

  • Erromanikoa Donejakue Bidean: astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara, urtarrilaren 29tik martxoaren 19ra.

  • Nutrizioa: astearteetan, 18:00etatik 20:00etara, urtarrilaren 30etik martxoaren 20ra.

  • Hobeto bizitzeko teknikak: asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara, urtarrilaren 31tik martxoaren 21era.

  • Marrazketa: ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 2tik martxoaren 23ra.

  • Zuraren lanketa: astelehenetan, 17:30etik 20:30era, otsailaren 5etik azaroaren 26ra.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak determinatuko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroak

Manuel Lekuonako ikastaroak

Iturria: Lasarte-Oriako Udala