Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

7 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2018

Larunbaten honetan abiatuko da Kultur Kale Zikloa, eta aurten 7 kontzertu eskainiko dizkigu, iaz baino bat gehiago, Lasarte-Oriako geografia osoan zehar. Gure plazetan oso musika bariatuaz gozatzeko 7 aukera.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. Kontzertuak 20:00etan izango dira, Lasarte-Oriako 6 auzotan. Programaren kostua 4.000 eurokoa da.

Zikloa uztailaren 7an hasiko da, Peppermint Quartet taldearekin, Sasoeta auzoan. Kontzertua Tximistarreta parkean egingo da. Talde honek funk, afro eta bossa musikak fusionatzen ditu, besteak beste.

Uztailaren 14an Zarauzko Pig & Kiss taldearen txanda izango da. Atsobakar auzoan joko du, 70eko hamarkadako rockaren errepertorio interesgarri batekin.

Uztailaren 18an, Okendo plazan, Lemon Twist taldeaz gozatu ahalko dugu. Talde donostiar honek pop eta rock musikako bertsioak errekreatuko ditu.

Uztailaren 25an Stellium taldeak joko du Zumaburun, Isla plazan. Pop, jazz eta funk estiloen eraginpeko musika eskainiko digu talde donostiar honek.

Hilaren 31n, auzoko festak direla eta, Basaundi Bailaran Indian Feathers donostiarrek jardungo dute, indie rock estilo nabariko kontzertu batean.

Irailaren 1ean Kaxueira donostiarren txanda izango da Zabaleta auzoan. Talde honek reggae eta soul klabean garatuko du bere musika.

Aurtengo udako Kultur Kale Zikloari amaiera emateko, Akimbo talde donostiarraz gozatu ahalko dugu. Hilaren 8an Okendo plazan eskainiko du musika latino eta funkeko kontzertua.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala